Edoskitze argazkien informazioa eta prezioak
Edoskitzea maitasunez, konekzioz
eta babes harreman batez osatzen den denboraldia da. Amak haurra bularrez heztea baino zertxobait gehiago dela esan genezake. Elkarrekiko maitasunean sakonduz, bi bihotz elkar elikatzen diren sasoia hain zuzen ere.
Oroitzapen hori, bakoitzaren barneko altxorretan geratzen da. Errepikaezina, ordezkatu ezin daitekeena. Hilezkorra bilakatzea merezi duen oroitzapen bat alegia; hau begiratzean edertasun, mirespen eta esker onez betetzeko.