Haurrentzako eta familientzako saioari buruzko informazioa eta prezioak

Noiz eta non egiten da saioa?

Haurra eserita mantentzeko gai den unetik aurrera, une egokia da haur edo familia saio baterako. Jarrera edo pose ugari erabili ahalko dira, eta saio dibertigarriagoa izango da.

Non egiten dira?

Haurrentzako eta familientzako saioak beti kanpoan egiten dira. Nire argazki gehienak Diman eginak dira.Han dauzkat nire zoko eta bazter magikoak. Erraz iristeko moduko lekuak dira, eta ondo ezagutzen dut hauetan argazkiak egiteko ordurik onena zein den, emaitzarik onenak lortzeko. Horregatik, nigan konfiantza izateko gomendatzen dizuet, lekurik eta unerik egokienak aukeratuko dizkizuet-eta.

Zenbat irauten du saioak?

Ez zait gustatzen saioei denbora jartzerik. Une hauek argazkiak ateratzeko ez ezik familia osoak gozatzekoak dira. Giro epelean eta lasaitasunez beti, arratsalde osoa hartuko dugu, presarik gabe, saioa naturan bertan egiteko.

Saiorako jantziak

Hainbat arropa ekar dezakezue, aldatzeko. Naturan saio bat egiteko, ingurunearekin bat etorriko den arropa ekartzea gomendatzen dizuet. Naturan bertan aurkitzen ditugun koloreak dira onenak, hala nola marroiak, basoko berdea, beixa, ziapea. Gainera, kolore horiek ezin hobeto nahasten dira haien artean ere. Oso garrantzitsua da etxeko denak konbinatuta etortzea, baina ez alkarren berdin-berdin; hau da, ez denak marroiz, edo berdez… Baina, lasai, hau guztia saiora orduko hitz egingo dugu-eta.

Saioen prezioak

Haurrentzako saioa

Argazkiak digitalean
190
  • 20 argazki formatu digitalean (wetransfer)

Familientzako saioa

familia osoa digitalaean
380
  • 20 argazki formatu digitalean eta albumean

Saio hau zure maskotarekin ere egin dezakezu, prezio berean.

*Saioa oparitarako denean, opari-txartela jasotzean ordaindu beharko da.

Osatu zure pack-a

Argazkiak ukitu, sentitu, egin behar dira; begiratu eta hunkitu; gogoratu, bizi izandako une magikoa berriro sentitu; familiarekin partekatu eta elkarrekin gozatu. Horretarako, hainbat aukera dituzue zuen gustuetara edo/eta beharretara gehien egokitzen dena aukeratzeko.

Oihalezko gutun-azala+kopiak+pendrive

60
  • Oihalezko gutun-azal ederra, pendrivearentzako poltsikoarekin (hainbat oihal aukeran) eta 20 kopia argazki-paper profesionalean

Albuma: tamainu eta oihal desberdinetan egiteko aukera

160
  • 20x20ko albuma kutxan: 165 €
    25X25 edo 20x30: 160 €
    30x30: 180 €
    Oihalezko poltsa edo kutxa: 30 € Pendrive: 25€

Harremanetarako