Haurdunaldiko argazkiei buruzko informazioa eta prezioak

Atalak

NOIZ ETA NON EGITEN DA SAIOA?

Haurdunaldiko saioak natura betean egiten dira, beti.

Neguan goizez egiteko aukera dago, baina udaberritik aurrera arratsaldez egiten dira. 

Saioak astelehenetik ostiralera egiten dira.


Gomendatzen dut saioa 30. eta 36. asteen artean egitea, orduan baitago tripa politen.

Saioa adostutako egunerako euria aurreikusten bada, eguna aldatuko da.

ZENBAT IRAUTEN DU SAIO BATEK?

Presarik gabekoak dira nire saioak, eta, beraz, behar beste denbora hartuko dugu. Gutxi gorabeherako bat esatearren, 2 ordu. Niretzat oso garrantzitsua da oroitzapen eder bat izateaz gain, une atsegina igarotzea, eta behar adina denbora izango dugu gustura sentitzeko eta argazki politak eta naturalak egiteko.

ZELAKO JANTZIAK ERAMAN BEHAR DITUT?

Jantzi batzuk ekar ditzakezu. Zure bikotekidearekin edo seme-alaba nagusiekin bazatoz, egokiena konbinatuta etortzea da. Haurtxoaren gauzatxoak ekar ditzakezue, adibidez  ekografia, zapatatxoak …

Gogoratu zure saioa dela, ilusioa egiten dizun guztia ekar dezakezu!

Haurdunaldiko argazki-saioen prezioak

Saioaren prezioa

Argazkilaritza jaioberria
200
  • Argazkiak formatu digitalean emango dira, wetransfer bidez.
  • 20 argazki jasoko dituzu, bereizmen handikoak eta ur markarik gabe.
  • Argazki gehiago nahi izanez gero, bakoitza 10 € da. Erreportajeari albuma gehitzen bazaio, argazki gehiago emango dira.
  • Saioa egiten den egunean ordainduko da.

Saioa zure maskotarekin ere egin ahalko duzu, prezio berean.

* Saioa oparitarako denean, opari-txartela jasotzean ordaindu beharko da.

Osatu zure pack a

Oihalezko gutun-azala+kopiak

60
  • OIHALEZKO GUTUN-AZALA
    + 20 KOPIA PAPER PROFESIONALEAN ETA EGURREZKO USB POLIT BAT

Albuma

160
  • 20X20 ALBUMA KUTXAN: 165€
    25X25 edo 20X30: 160€
    30X30: 180€

Newborn eta haurdunaldi pack-ak

HAURDUNALDI OSOA+
NEW BORN OSOA

410
  • Haurdunaldiko argazki- saioa naturan: 20 argazki
  • New Born saioa: 20 argazki
  • Argazkiak formatu digitalean emango dira (wetransfer)

OINARRIZKO HAURDUNALDIA+
NEW BORN OSOA

340
  • Haurdunaldia naturan: 10 argazki
  • New Born saioa: 20 argazki
  • Argazkiak formatu digitalean emango dira

Harremanetarako