Nire nahia da haurdunaldiko bederatzi hilabete berezi hauetan bizi izan dituzun uneak eta sentsazioak betikotzeko aukera ematea; itxaronaldi luzeak, ziurgabetasuna, batzuetan beldurra ere bai…; baina, batez ere, ilusioa eta zoriona. Izan ere, honen guztiaren fruitua magikoa eta sekulakoa baita, zure haurtxoa.
Saio hauek egiteko askotariko eszenatokietara joaten naiz, natura betean beti ere. Hau da nire lanaren berezkotasuna.
Haurdun dauden emakumeen argazkilaritza berezia da. Saio hauek eroso sentiaraziko dizuten ingurune batean egiten dira, zure eta zure umearen arteko une magiko honetaz gozatzeko