Bihotzeko oroitzapenak: Umeak eta animaliak

Bihotzeko oroitzapenak: Umeak eta animaliak

Begirada bat atzera bota eta une magikoak gogoratzea bezalakorik ez dago. Eta zer hori baino hobeago, momentu berezi horiek berreskuratzeko aukera baldin badaukagu edozein egunetan. Argazki saioak dira gure bidea, gure inspirazio, gure poza, gozamena…

Aurrean ditugun hiru lagunen aurpegietan ikus dezakegu sentimendu hau; Unai, Alai eta amatxu. Mutiko eta txakur honen harreman berezia oso nabaria da. Ume hau beti egon da energiaz beterik, oso alaia, dibertigarria, aktiboa, mugitua, bihurria… Haur honek txikitatik bere bizitzan aldaketa ugari bizi izan ditu eta egoera berrietara moldatzea asko kostatu izan zaio, guztiak eragin dion urduritasunaz gain. Baia txakurtxo hau izan da hein handi batean bere egonkortasunaren eragile eta erantzulea. Txakur honek ematen dion maitasun guztiari esker, umetxoak hainbat oztopo gainditu ditu eta haur askoz lasaiagoa da orain. Izugarri maite dute elkar, beti daude elkarrekin ta Unaik ez du Alai barik iñora joan nahi, bere bizitzan nahi du beti, elkar maitatuz eta elkarrekin une magiko hauek biziz.

Hau da animalien magia: hain dira bihotz honekoak, hain dira goxoak, hain dira eskuzabalak… dena ematen digute ezeren ordean. Eta… ez al duzue uste beraz, etxeko animaliek ere merezi dutela hainbeste maitasunez gure oroimeneko leku handi batean gorderik egotea?

Abrir chat